Stream Control Transmission Protocol
Wikipedia(e)tik
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
SCTP (Stream Control Transmission Protocol) garraio geruzako sare protokoloa da.
IETFren SIGTRAN taldeak definitu zuen 2000. urtean. RFC 2960 dokumentuan dago zehaztuta.
SCTP TCP eta UDP garraio protokoloen alternatiba da. TCP bezala fidagarritasuna, fluxu kontrola eta datu paketeen ordena ematen du. Baina SCTPk aukeran ematen du ordenaz kanpoko mezuak bidaltzea,TCPk ez bezala. SCTP mezuari zuzendutako protokoloa da (UDPren datagramen antzera).
Eduki-taula |
[aldatu] Abantailak
Bere abantailak hauek dira.
-
- Multihoming ahalmena, non konexioaren mutur batek edo biek IP helbide bat baino gehiago izan ditzakete. Sarearen akatsei erantzuteko ahalmena ematen du neurri garden honek.
- TCPk “head of the line blocking” duen arazoa kentzen du, fluxu independentetan eta paraleloetan datu zatiak bidaliz.
- Ibilbideak ikuskatzea eta aukeratzea gai da. Ibilbide nagusi bat aukeratuz eta ibilbide alternatiboen egoera etengabe egiaztatuz.
- Kautotze eta baieztatze prozedurak uholde erasoen aurka, errepikatuko edo galdutako datu zatien jakinarazpena emanez.
Hasieran SCTP IPren gaineko seinaleztatze telefonikoa garraiatzeko diseinatu zen. Erabilera anitzeko protokoloa delako beste arlotan erabiltzea proposatu zen, hala nola SIP edo DIAMETER mezuak garraiatzeko esaterako.
[aldatu] Inplementazioak
Ondorengo sistema eragileetan dago: