Roborovski hamster
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Phodopus robovorovski |
Roborowski hamster nanoa (Phodopus roborovski) hamster mota bat da, txikiena eta azkarrena guztien artean.
Zazpi eta bederatzi zentimetro arteko tamaina dute, eta kolore arreko ile laburra, orban grisekin buruaren eta bizkarraren erdialdean. Begien gainean, eta muturraren alde bietara ere, orban zuriak ditu, belarriak eta sabelaldea bezalaxe. Hamster honen begiak bereziki handiak dira (animalia osoaren tamaina kontuan hartuta, noski).
Roborvskiak jakinmin handikoak dira, eta bizi-biziak, baina batez ere gauez egiten dute bizimodua. Jendearekin txiki-txikitatik ohituz gero, oso maskota onak dira, baina bestela oso erraz beldurtzen dira, eta ez zaie gustatzen gizakiokiko kontaktua. Haiekin jolasteko baino, haiei begira egoteko moduko maskotak dira. Trukean, ez dira erraz haserratzen eta oso arraroa da haginka egitea.