Radio Euskadi
Wikipedia(e)tik
"Radio Euskadi" Euskal Herriko irrati kate beteranoa da, "EiTB" talde publikoan sartutakoa 1983tik. Gaur egun, herrialdeko entzunenetarikoa da.
Gazteleraz emititzen du, euskarazko bere baliokidea "Euskadi Irratia" izanda.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1946ko abenduaren 21ean hasi ziren emititzen Mugerre herritik (Lapurdi), erbestetik, orduko Eusko Jaurlaritzak abiaturik "Radio Euzkadi, la Voz de la Resistencia Vasca" izenarekin. Bulego nagusiak Donibane Lohizunen zortzi urtez egon ziren, 1954an bortxaz eta Francoren presioengatik itxi zituzten arte.
Bederatzi urte igaro ondoren, 1965eko uztailaren 10ean ekin zioten emisioari berriro, orduan Caracasetik (Venezuela). Hegoamerikako herrialde hartan segitu izan zuten 1977 arte.
[aldatu] Entzuleak
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Milaka entzule | 149 | 187 | 230 | 255 | 259 | 252 | 220 |
Sources : "Estudio General de Medios", 2000-2006. |
[aldatu] Esatariak eta irratsaioak
- Roge Blasco ("Levando anclas").
- Javier Vizcaino ("Mas que palabras").
- Xabier Lapitz ("Boulevard").
- Dani Alvarez ("Ganbara").