Quito
Wikipedia(e)tik
San Francisco de Quito Ekuadoreko hiriburua eta bigarren hiririk handiena da, Guayaquilen ondoren. 2005ean 1.865.541 biztanle zituen.
Itsas-mailatik 2.850 metrotan dago kokatuta, Pichincha sumendiaren magalean (4.794 m).
"Luz de América" izena ere ematen diote.
[aldatu] Historia
- 1534ko abenduaren 6an fundatu zuten espainiarrek, Sebastián de Benalcázar buru zela.
- 1586ko martxoaren 18an Universidad Central del Ecuador sortu zuten.
- 1822ko maiatzaren 24an Antonio Jose de Sucre-k askatu zuen Espainiako boteretik.
- 1949ko otsailaren 12an Radio Quitok H. G. Wells idazlearen "The War of the Worlds" (1898) eleberriaren itzulpena eman zuen, txarto ulertua eta anabasa handia sortuz hirian.