Pio Luis Aranburu
Wikipedia(e)tik
Pio Luis Aranburu Martinez de San Bizente, Luis Aranburu bezala ezagutua, (Gasteiz, Araba, 1905eko urtarrilaren 8 - 1999) organo-jolea da. Juan Santiago Aranbururen semea da.
José Domingo Ugartetxea karmeldarrarekin ikasi zuen harmonia. Ondoren pianoa, organoa, biolontxeloa eta tronparen ikasketak landu zituen, eta Bilboko kontserbatorioan baliozkotu zituen bere ikasketak.
Gaztetatik San Migelen parrokiako korua zuzendu zuen eta bertako organo-jolea izan zen berrogeita hamar urte baino gehiagoan. 1934tik 1936ra arte Eusko Abesbatzako zuzendari izan zen, eta Vesako koruena 1937tik 1938ra arte. Ondoren, 1945etik 1953ra arte Gasteizko orfeoiaren zuzendaria izan zen.
Urte askotan zehar, Gasteizko kontserbatorioko piano-irakaslea izan zen, eta bertako zuzendari 1974tik 1979ra. Ondoren, Gasteizko apaizgaitegi diozesiarrean eta Sagrado Corazon ikastetxean ere izan zen irakasle. Horrez gain, eskola partikularrak ematen zituen.
[aldatu] Lanak
Bereziki koru, orkestra eta txistuarentzako konposizioak idatzi zituen, eta hogeita hamar saritik gora jaso zituen konposizio-lehiaketetan.