Paul Dirac
Wikipedia(e)tik
Paul Dirac (Bristol 1902ko abuztuaren 8 - 1984ko Urriaren 20) fisikari teoretiko bat zen. Mekanika kuantikoaren oinarriak ipini zituen.
[aldatu] Bizitza
Aita, Charles, Valais suitzar kantonamenduko etorkina zen, eta frantsesa irakatsi zuen bizitza ateratzeko. Ama, Cornuallesekoa bera, marinelen alaba zen. Paulek alaba gazteago bat zuen, eta anai nagusi bat ere bai. Familiaren garaiak ez zirudien atsegina, aitaren ezohiko zorroztasun eta agintekeriagatik. Bishop Primary School-en eta Merchant Venturers Technical College-en ikasi zuen; azken hau Bristoleko unibertsitateko erakunde bat zen.
Dirac-en Mekanika Kuantikoaren Printzipioa, 1930ean argitaratuta, gai horren liburu ohikoenetako bihurtu zen, eta gaur egun ere erabiltzen da. Bra-ket notazioa eta Dirac-en delta funtzioa sartu zituen.
Unibertsoan monopolo magnetiko bakar baten existentzia karga elektrikoaren zenbatekotzea frogatzeko nahikoa izan litekeela azaldu zuen 1931ean Dirac-ek. Proposamen honek arreta handia jaso zuen, baina oraindik ez dago monopoloen froga konbentzigarririk.