Osaka
Wikipedia(e)tik
Osaka (大阪市) Japoniako hirugarren hiririk handiena da, 2,7 milio biztanlerekin (hala ere, lanorduetan Tokiok bakarrik gainditzen du populazioan). Herrialdeko porturik eta zentru industrialik garrantzitsuenetarikoa da eta Osakako Prefekturako hiriburua.
652 urtean Kotoku enperadoreak hiriburutzat hartu zuen, Naniwa izenarekin. 1580ean Toyotomi Hideyoshi bertan Osakako Gaztelua eraiki zuen, zeinagatik Hideyoshi gaur egungo Osakaren sortzailetzat jotzen den. Ordutik Japoniaren zentru ekonomikorik garrantzitsuena izan zen, Tokio hiriburu izendatzean garrantzia galtzen joan zen arren.
Osaka famatua da bere kabuki antzerkiagatik eta bunraku txotxongiloen antzerkiagatik.