Ortodoxoen bataiategia
Wikipedia(e)tik
Ortodoxoen edo Neonen bataiategia (italieraz Battistero Neoniano edo degli Ortodossi) Ravenan kokatzen da eta Teodoriko errege ostrogodoak eraiki zuen V. mende bukaeran.
Oinplano oktogonala du eta inguruan lau gune kokatzen dira. Kanpoaldea xumea den arren, barnealdea mosaikoz guztiz dekoraturik dago. Kupulan tondo bat azaltzen da eta honen inguruan bi erregistro.
- Tondoa: Jesusen bataioa azaltzen da. Jesus, Jordan ibaian dago (hau perstonifikatua dago erromatar artean bezala), Jainkoak uso txuri forma hartzen du eta azkenik San Joan bataiatzailea ikus daiteke. Azkeneko honek harribitxizko gurutzea dauka ezkerreko eskuan eta eskuinekoarekin Jesus bataiatzen ari da. Pertsonai hauen izenak inskribatuak daude.
- Erregistroak: Batean 12 apostoluak ditugu (izenak idatzita daude) gortina batzuen azpian eta argimutilen artean. Prozesio baten itxura hartzen du. Bigarren erregistroan aldareak, liburu irekiak, tronu hutsak eta gurutzea daude.
Hondo neutroak erabiltzen zituzten, urrezkoak zein urdinak. Apostoloek eskuetan koroak daramatzate, salbamenaren koroak errepresentatuz.
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- The Mosaics of the Baptistry of Neon - Mosaic Art Source
- Battistero Neoniano - Sacred Destinations