Normandiar
Wikipedia(e)tik
Normandiarrak (hitzez hitz, "iparraldeko gizonak"), baregoekin batera bikingoen herria osatzen zuen taldeetako bat izan zen. Baregoak egungo Suedia inguruan bizi izan ziren, Skania penintsulatik iparralderantz, gutxi gora-behera. Normandiarrak, aldiz, gehien bat egungo Danimarka eta Norvegiakoak ziren jatorriz, baina IX. mendearen bigarren zatian egun Frantzia den lurraldearen ipar-mendebaldea okupatu zuten. Lurralde horri Normandia deritzo gaur egun.
Normandiarrak, euren bidaietan ikusten zuten edozer desegiteaz arduratzen ziren, ikur kristauak batez ere, Ingalaterrako Lindisfarne monasterioa kasu. Karlomagno Erromatar-Germaniar Inperio Santuko lehen enperadore zelarik, oraingo Frantziako hainbat herritan sartu ziren normandiarrak, behin eta berriz. Azkenean, normandiarrek alde egingo bazuten, Karlomagnok, orain Normandia deitzen den lurraldea eman zien, goberna zezaten. Hauek, Euskal Herrian hain ezaguna den Jaun Zuriaren elezaharra sorrarazi zuten.