Mundurat
Wikipedia(e)tik
Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
? |
Gaur egun, argi eta garbi dago Internet medio komunikatibo eraginkorrenetakoa dela: komunikazio ziurra, arina eta anitza bermatzen ditu. Ezaugarri hauek kolektibo eta talde alternatibook aprobetxatu beharreko medioa bihurtzen dute Internet.
Baina Internet-ek, bere eguneroko erabileran, oztopo nagusi bat aurkezten digu: erabiltzaileok, konexioa, posta zerrendak, korreoa edo webguneentzako lekua eskaintzen diguten enpresen menpe aurkitzen gara, bai interes zuzenak (zerbitzuen kostua) zein zeharkakoak (publizitatea...) direla medio. Gainera, enpresa horientzat, zerbitzu batzuen trukean ordaintzen dugun bezeroak besterik ez gara, edozein erabaki-gunetik at gelditzen garelarik.
Egoera honi aurre egiteko, Mundurat sortu zen duela urte batzuk gune alternatibo askea eratzeko asmotan, non ez zeudekeen ez enpresari ez bezerorik, non Internet-en erabilera ez zegokeen ordaindutako kantitateari mugatuta, non jendeak bere iritzia emango zukeen erabaki guneetan...
Orain, Mundurat berrituta eta indartsu bueltatzen zaigu, proiektu berriekin, itxura berriarekin eta lanerako inoiz baino gogo gehiagorekin; baina sortu zeneko helburu berdinarekin: talde eta kolektibo alternatiboentzako doako gune askea eskaintzea.