Minden
Wikipedia(e)tik
Minden |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena | Minden | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Land-a | Ipar Renania-Westfalia | ||
Herritarra | Mindengo | ||
Koordenatuak | |||
Eremua |
101.08 km2 | ||
Garaiera | 42 m | ||
Biztanleria | 83,099 (2006) | ||
Dentsitatea | 822 bizt/km² |
Minden Alemaniako hiri bat da, Weser ibaiaren inguruan kokatua, Ipar Renania-Westfalia estatuaren ipar-ekialdeko muturrean.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Weser ibaitik 6 kilometro iparraldera aurkitzen da, Porta Westfalican. 101,08 kilometro karratuko hedadurarekin, iparraldetik hegoalderako gehienezko distantzia, 13,1 kilometrokoa da, eta mendebaldetik ekialderako gehienezkoa, berriz, 14,1ekoa. Hiriko tokirik garaiena, 180,59 metrotara, Stadtteil Haddenhausenen aurkitzen da. Beherenen aurkitzen dena, berriz, Leteln auzoan aurkitzen da, 40 metrotara bakarrik. Mindeneko Eskualdearen zati da eta Ostwestfalen-Lippe lurraldean aurkitzen da.
[aldatu] Historia
Hiri honek protagonismoa hartu zuen lehenengo aldia, K.o. I. mendearen hasieran izan zen, Germaniko eta Arminioren artean gertatu zen Idistavisoko gerraren kokalekua izan baitzen. Halere, lehen datu historikoak, III. mendekoak dira, han baitzeuden hainbat finkapen. Beranduago, Karlomagnoren garaian aipatu zen lehen aldiz hiri honen izena, garai hartan "Minda" izena zuena.
1648ko Westfaliako Bakearen ondoren, Brandeburgo-Prusiari anexionatua izan zen, eta lurralde honen barnean jarraitu zuen hiru mende geroago arte.