Lucio Costa
Wikipedia(e)tik
Lucio Costa (Toulon, Frantzia, 1902ko otsailaren 27 - Rio de Janeiro, Brasil, 1998ko ekainaren 13) ospe internazionaleko arkitekto eta hirigile brasildarra izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
1917. urtean arkitektura ikasi zuen Rio de Janeiroko Escola de Belas Artes ikastegian. Haatik, albo batera utzi zituen bertan ikasitako arkitektura tradizionala, arkitektura modernoa eta, batez ere, Le Corbusierren lan naroa ezagutu zuenean.
1932. urtean Escola Nacional de Belas Artes ikastetxeko zuzendari izendatua izan zen. Bertan, irakasle lanak ere garatu zituen, besteak beste, Oscar Niemeyerri klaseak eman zizkiolarik.
1957. urtean Brasilia hiriburu berria diseinatzeko hirigintza-lehiaketa irabazi zuen zirriborro soil batzuekin. Lan honek ezaguna egin zuen mundu osoan. Hirigintza modernoak aldarrikatzen zuen zonakatzearen eredurik garbiena dugu Brasilia.
[aldatu] Lan Garrantzitsuak
- 1936 - Ministério da Educação e Saúde Pública eraikina, Rio de Janeiro.
- 1937 - São Miguel das Missões museoa, Rio Grande do Sul.
- 1939 - Brasileko pabilioia, New Yorkeko Azoka Internazionalan.
- 1952 - Casa do Brasil proiektua, Paris.
- 1956 - Jockey Club do Brasil egoitza, Rio de Janeiro.
- 1957 - Brasiliako Plan Pilotoa, Brasileko hiriburu berria.
[aldatu] Ikus, gainera
- Hirigintza
- Arkitektura modernoa