Leicestershire
Wikipedia(e)tik
Leicestershire Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Hiriburua Glenfield du. 2.156 kilometro karratuko area du eta 2003an 903.160 biztanle zituen.
Leicestershire mugakide hauek ditu: Lincolnshire, Rutland, Northamptonshire, Warwickshire, Staffordshire, Derbyshire eta Nottinghamshire.
Konderria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen Soar ibaiaren bazterrean eta konderriaren erdian Leicester hiria dago. Hantxe dago Richard III.aren hilobia.
[aldatu] Hiri nagusiak
- Glenfield
- Leicester
- Loughborough
- Ashby-de-la-Zouch
- Coalville
- Melton Mowbray
Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |