Lamia
Wikipedia(e)tik
Lamia Euskal Mitologiako izakia da. Lamiak, laminak edo amilamiak erreka zuloetan egoten dira ilea urrezko orraziaz orrazten. Hankak ahate bat bezalakoak dituzte, eta gizakumeak liluratuta lagatzen dituzte.
Lamia greziar mitologian ere agertzen da. Belos erregearen alaba zen (beste ohituren arabera Poseidon eta Libiaren alaba) eta Zeus jainkoaren maitalea. Horregatik Hera jainkosa jeloskortu egin zen eta Lamiaren seme-alabak hil. Gainera, begiak ixteko gaitasuna kendu zion, seme-alaben heriotza betiko ikus zezan.
[aldatu] Elezaharrak
Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa (Bidarrai), Azalaingoa (Andoain), Urkulukoa (Leintz-Gatzaga), Ligikoa… Gauez egiten dituzte eraikuntzok.
Ostadarraren muturrean lamia bat egoten da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.
Lamia gehienak desagertu omen dira, mendietan baselizak eraiki zirenean.
[aldatu] Ikus, gainera
- Laminiturri elkartea
- Amilamia
Euskal Herriko mitologiako izakiak | ||
---|---|---|
Mari • Sugaar • Amalur |