Kurdistango Langileen Alderdia
Wikipedia(e)tik
Kurdistango Langileen Alderdia (kurdueraz Partiya Karkerên Kurdistan, PKK) 1973an Turkian sortutako alderdi politiko ilegal armatua da, bere burua independentistatzat eta marxistatzat jotzen duena. Bere adar armatuak Herri Defentsa Indarrak du izena. PKKren presidentea Abdullah Öcalan da eta biziarteko kartzela-zigorrara kondenatua dago, terrorismo eta separatismo delituak leporatzen diotela.
PKK Turkiako Kurdistango independentziaren eta estatu sozialista bat sortzearen alde borrokatzen du. Ondorioz, Turkiako, Estatu Batuetako eta Europar Batasuna osatzen duten gobernuek, talde terroristatzat hartzen dute.