Kristal-sistema erronboedriko
Wikipedia(e)tik
Sistema erronboedrikoa (edo trigonala) kristalografian dagoen 7 sistema kristalinoetako bat da. Sistema erronboedrikoan, kristala luzera bereko bektoreez osaturik dago, eta horietatik hiru ez dira elkarrekiko ortogonalak.
a = b = c;
Zenbait sailkapenetan, sistema erronboedrikoa sistema hexagonal handiago baten barruan sailkatzen da.
Bravaisen sareta erronboedriko bakarra existitzen da.
[aldatu] Adibideen zerrenda
Hurrengo zerrendan sistema erronboedrikoan dauden taldeak adierazi dira, nazioarteko idazkeran eta Schoenfliesen idazkeran nola idazten diren adierazi da eta bakoitzaren adibideak jarri dira.
Izena | Nazioarteko idazkera | Schoenflies idazkera | Adibideak |
Erronboedriko holoedrikoa | D3d | kaltzita, korindoia, hematitea | |
Erronboedriko hemimorfikoa | 3m | C3v | turmalina, alunita |
Erronboedriko tetartoedrikoa | S6 | dolomita, ilmenita | |
Trapezoidala | 32 | D3 | kuartzoa, zinabrioa |
Erronboedriko tetartoedrikoa | 3 | C3 | ez |