Krabelinen Iraultza
Wikipedia(e)tik
Krabelinen Iraultza edo Revolução dos Cravos berez estatu-kolpe militarra izan zen, 1974ko apirilaren 25ean burututakoa Lisboan, baina 1926tik Portugalen zegoen erregimen politikoa edo diktadura amaitzeko balio izan zuena. Orduko gobernuaren aldeko armadak erresistentzia handia ez zuen erakutsi soldadu errebeldeen aurrean.
Esan bezala, Oliveira Salazar diktadoreak hasitako eta Marcello Caetanok jarraitutako agintaldi luzea (ia 50 urte) bertan behera utzi zuten matxinoek egun hartan, herritar gehienen sostenguarekin. Bat egin zuen denboran Portugalgo Inperioaren gainbeherarekin, eta mugimendu komunistak eta sozialistak bultzatuta egon zen batik bat.
"Grândola Vila Morena" Jose Afonsoren abestiak markatu zuen lehenengo mugimenduen hasiera, Rádio Renascença izeneko irratiak herrialde osora zabalduta.
Krabelina, bestela, gertaera hauen ikur bihurtu zen kalera irten ziren herritarrek soldadu matxinoekin bat egin ondoren, eta azken hauek banan-banan lore horiek paratuz euren eskopeten ahoetan, bakearen sinbolo moduan.