Kanariar Koalizioa
Wikipedia(e)tik
Coalición Canaria | |
---|---|
Presidentea | José Torres Stinga |
Buruzagia | {{{buruzagia}}} |
Bozeramalea | {{{bozeramalea}}} |
Sorrera urtea | 1993 |
Desegite urtea | {{{desegitea}}} |
Egoitza nagusia | Galcerán Kalea, 7-9 Tenerifeko Santa Cruz Buenos Aires Kalea, 24 Kanaria Handiko Las Palmas |
Ideologia politikoa | Nazionalista, zentro-eskuin |
Nazioarteko afiliazioa | Koalizio europarra |
Webgunea | www.coalicioncanaria.org |
Kanariar Koalizioa edo Coalición Canaria 1993an nazionalista, komunista ohi eta kontserbadore kanariarrek sortutako koalizio politikoa da.
1993a geroztik, Kanariar Uharteetako Autonomia Erkidegoa gobernatzen dute, zentsura-mozio baten ondoren gobernua bere esku geratu zenean.Espainiako VIII. Legegintzaldian, 2004tik 2007ko ekaina arte, talde parlamentario propioa izan zuen Espainiako Kongresuan.
[aldatu] Historia
Koalizioa sortu zuten alderdiak hauek izan ziren:
- Agrupaciones Independientes de Canarias (AIC)
- Iniciativa Canaria Nacionalista (ICAN)
- Asamblea Majorera (AM)
- Partido Nacionalista Canario (PNC)
- Centro Canario Independiente (CCI), Centro Canario (CCN) alderdiaren aurrekaria.
Alderdi politiko hauek, PNC izan ezik, Kanariar Uharteetako Parlamentuan ordezkariak zituzten 1993an. 1993an Jerónimo Saavedraren (PSOE) gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuten eta presidentzia Manuel Hermosoren (AIC) esku geratu zen. Ondoren, alderdi politiko txiki gehiagok koalizioan sartzea erabaki zuten.