Lankide:Janfri/Fair use
Wikipedia(e)tik
Nire apunteak Fair use-aren gainean
Apunte xume hauekin, Fair use-ari buruzko iritzi kritiko bat formatzea espero dut, jakiteko zehatz-mehatz zer den. Eta behin jakinda, erabaki bat hartu ahal izateko.
- Definizioa euskarazko wikipedian
- Definizioa ingelesezko wikipedian
- Definizioa gaztelerazko wikipedian
- Beste proiektuek hartu duten erabakia eta zergatik
[aldatu] Argudioak alde
- Artikuluak asko hobetuko lituzke (udalerrien armarriak, kirol taldeen armarriak, enpresen logoak... jarri ahalko lirateke)
- Irudiak lortzeko askoz lan gutxiago, copyrightdunak erabili ahal liratekeelako
[aldatu] Argudioak kontra
- Ez lirateke askeak izango eta beraz, wikipediako eduki guztia ez litzateke askea izango --> Euskarazko wikipedia sasi-askea, edo askea gehienbat.
- Askatasuna da wikipediako filosofiaren oinarrietariko bat (Wikipedia: Entziklopedia ASKEA)
- Irudiak AEBtan bakarrik erabilgarriak, hortik kanpo ez. (AEBko lanetan, AEBko ispilu-zerbitzarietan...)
[aldatu] Nire ikuspuntua
Nahiz eta nahiko argi neukan aurretik, orain behintzat taxuzko arrazoiak ditut, nire hautua euskarazko wikipedia aske baten aldekoa da. Eta, benetako askatasuna lortzeko, eduki guztiek libreak izan behar dute, irudiak barne. Nahiago dut irudi gutxiagodun entziklopedia askea (desberdintasuna ez da handiegia, gero eta irudi gehiago baitaude Commons-en), irudi gehiagodun entziklopedia sasi-askea baino.
Era honetan, gainera, euskarazko wikipedian irudi bat jarri nahi duen euskal herritarra behartu egiten dugu lizentzia aske baten pean egiten, lizentzia askeak -eta beraz, jakintza askea- bultzatuz euskal gizartean.
Askatasunaren alde, Fair Userik ez!!!