Jan Ullrich
Wikipedia(e)tik
Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
? |
Izena: | Jan Ullrich |
---|---|
Jatorria: | Rostock, Alemania |
Jaiotze data: | 1973/12/02 |
Debuta profesionaletan: |
1994 |
Erretiroa: | 2006 |
Altuera: | 183 zentimetro |
Pisua: | 73 kg |
Bihotza: | Taupadak atsedenean: 32.
Gehienezko taupadak esfortzuan: 198. Bolumen kardiakoa: 1200 mililitro. |
Potentzia maximoa: | 550 W. |
Hankak: | Luzera: 1 metro.
Izterren luzera: 48 zentimetro. Izterren diametroa karreran: 50 zentimetro. Oin-neurria: 43. |
Besoak: | Luzera: 65 zentimetro. |
Taldeak |
|
Team Telekom Team Coast Team Bianchi T-Mobile Team |
Jan Ullrich (Rostock, Alemania, 1973ko abenduaren 2) alemaniar txirrindulari ohia da. 1997. urtean Frantziako Tourra irabazi zuen, eta bost alditan bigarren izan da, baita behin hirugarren eta laugarren ere. Espainiako Itzuliaren garailea ere izan da, Munduko Erlojupeko txapeldun, Joko Olinpikoetako azpitxapeldun, eta beste hainbat garaipen ere lortu du.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza pertsonala
Jan txirrindulari aparta izateaz aparte pertsona bezala ere oso ona da, hemen dituzu bizikletatik jaistean egiten dituen gauza batzuk.
- Gustatzen zaizkion gauzak:
- Autoak
- Filmik gustukoena: "Braveheart", Mel Gibsonena.
- Tokirik gustukoenak: Mallorca, New York, Hegoafrika.
- Edariak: ur naturala eta ardo beltza.
- Musika: Udo Linderberg.
- Liburua: "Streckenplane".
- Janaria: italiarra eta arraina.
- Jatetxerik gustukoena: "Cuneo", Hamburgon. Italiarra da.
- Diskotekak: ez zaizkio gustatzen.
Gabi Weiss da bere neskalaguna. Dirk Baldingerren (Telekom-eko txirrindulari ohia) ezkontzan ezagutu zuen eta handik gutxira batera bizitzera joan ziren. Bere neskaren gurasoek mahatsgintzan egiten dute lan eta ardo bat edukitzen dute erreserbaturik Janentzat, hau ez da merkatuan saltzen. Oso gustuko du ardo hau, baina bere esanetan ez du gehiegikeriaz edaten.
Hasieran esaten zuten bere belarritakoa bere ezkontzako eraztuna zela, baina neskak egin zion lehen oparia da.
- Anaiak: 3 ditu, Thomas, Stefan eta Felix.
- Urtarrilean eta otsailean Janek bere entrenamenduak Mallorcan egiten ditu, gustura sentitzen baita hainbeste alemaniarren artean.
- Bere txirrindulari ibilbidearen hasieran autoko gidabaimena kendu zioten 200km/h abiaduran ibiltzeagatik.
- Hasi zenean oso zaindua izan zen Alemanian eta bere entrenatzaileak "Godefroot" hartu zuen gogor presta zedin eta urtebeteko oporrak eman zizkion berei deika argi jarri zitzan bere etorkizunari begira. Urte horretan kendu zioten gidabaimena eta ezagutu zuen bere neskalaguna.
- Bere kolore gustukoenak horia eta urdina dira.
- Txakur bat du, baina ematen du gehiago dela bere neskalagunarena berea baino.
- Bere Stefan anaia Telekom-eko junior ekipoko mekanikoa da .
- Bere beste anaia Thomas, txirrindularia izan zen amateurretan eta bere ezaugarriak Jan-en oso berdintsuak ziren.
- 1999ko Tourra korritzea galarazi zion lesioa zauri sakon batengatik izan zen eta horrek tendoia zauritu zion; oso gertu egon zen txirrindularitza uzteko. Bere anaiak ere lesio oso berdintsua zuela eta utzi zuen txirrindularitza eta beldurra zuen berdina gertatuko ote zitzaion.
- 2000-2001eko neguan etxea estrenatu zuen Merdingen, bere neskalagun ohiarekin. Nahiz eta Telekom utzi, ondoren Suitzara joan zen bizitzera.
- Janen hankak ondo zaintzeaz Brigit Krohme masajista alemaniarra arduratzen da. Askotan bi orduko masajeak ere egiten dizkio eta batzuetan lo ere geratzen da.
- Petit comiten Ulle deitzen diote, eta dirudienez izengoiti bat da, nahiz eta familian Jan deitu.
- Askok bere abizena gaizki esten dute. Ullrich, j-rekin irakutzen da (Ullrij).
- Merdinge hirian kale bat dago bere izenarekin.
- Dituen autoetariko bat Audi A8-a da, automobil etxearen erregalu bezala, taldearen babeslea izateagatik.
- 2003ko Tourrean Gaby-k bere alabaren argazkiak bidaltzen zizkion, sakeleko telefonoaren bidez.
[aldatu] Garaipenaren urtea
Gauero Frantziako tourrean lasterkera bukatu ondoren, hotelera bueltatzen zen eta Ullrichek bere ekintza sakratuak egiten zituen. Kazetariak bidali ondoren, familiakoekin eta lagunekin hitz egin eta bere gelako lagunarekin, Heppner-ekin hitz egin ondoren argia itzaltzen zuen. Bere ohearekiko sorbaldaz kokatzen zen almoadaren gainean, kankak horman apoiatuz eta bere aurikularrak jartzen zituen Celine Dion eta Tony Braxton-en musika entzunez erlaxatzeko.
Horrela geratzen zen oso lokarturik. Gauerdialdean gauero ordubiak aldera esnatu egiten zen, eta bere posizio naturala hartuz berriro lokartu egiten zen erraztasun handiz. Erritual hau Tourreko egun guztietan egin zuen Colmar-eko lasterketaren egunean izan ezik. Gau horretan ez zuen lorik hartzerik izan eta, Janek egun batzuk beranduago esan zuenez, egun hura izan zen bere txirrindulari lasterketako egunik sufrituena.
Baina askok esaten dutenez gizon hau garaipen huts bat izan da Alemanian bere gaztaroan pasa behar izan zituen momentu zailak kontuan hartuz. Laurent Fignon, Bernard Hinault eta Greg Lemond Tourreko garaipena lortzeko borrokan ari zirenean, Jan txikia eskolan baitaratua zegoen talentu berriak lortzeko asmotan. Mendebaldetik zetozten argazkiak ikustea galerazia zuten. Eta ez zuten telebista ikusterik. Irratitik entzun behar izaten zituzten, emisora atzerritarretik eta ez zuten ezer ulertzen Janen esanetan.
Marianne amaren malkoak mundu guztiak ikusiak izan ziren Pariseko podiumean. Bere sufrimendua erakusten zigutenak, pasa behar izan zuen min guztiarengatik, bere semea horra heldu ahal izateko. Berak bakarrik daki ama batek pasatzen duen mina semea kentzen dienean 13 urte besterik ez dituela, reklusioko gogorretatik pasatzeko.
Jan Ullrich-ek bakarrik daki zer sentitzen den bere amagandik urrun egon da eta ia aita ezagutu gabe.
[aldatu] Erretiroa
2007ko otsailaren 26an Jan Ullrich-ek txirrindulari bezala bere erretiroa publiko egin zuen mundu guztiaren aurrean.
Izan ere, Pro Tour talde batek berak ere ez du txirrindularia fitxatu nahi izan UCI-rekin esekita dituen arazoengatik. Bere herrialdeko kazetariengandik sufritzen ari zen presioarengatik, txirrindulari bezela uztea erabaki du, nahiz eta txirrindularitzaren munduan segi bizikletaren gainean ez bada ere. Aholkulari nagusi gisa ariko da Volksbank Team talde austriarrean.
[aldatu] Palmaresa
Garaipenak amateurretan
|
1999. urtea:
|
[aldatu] Bideo bilduma
- Jan Ullrichen erasoak
- Garaipen urtea
- Erlojupekoa
- Ullrich eta Lance Armstrong-en arteko lehia