Jaizkibelgo dorreak
Wikipedia(e)tik
Jaizkibelgo dorreak Jaizkibelgo gandorrean kokatzen diren bost dorre dira, neurri txikikoak eta oin planta hexagonalekoak. Bi gailurretik ekialdera, Hondarribiaraino: Erramutz eta Santa Barbara; eta beste hiru mendebaldera, Lezo eta Pasaia arteko mugan, lehen, bigarren eta hirugarren dorre gisa ezagunak. 1874an, Hirugarren Gerra Karlistan, liberalek eraiki zituzten eta zaintza postuekin lotzen dira.