Izarbeibarra
Wikipedia(e)tik
Izarbeibarra Nafarroako erdialdeko eskualdea da, Iruñerriaren hegoaldean kokaturik.
[aldatu] Udalerriak
Legarda, Uterga, Adios, Ukar, Biurrun, Olkotz, Tirapu, Añorbe, Eneritz, Muruzabal, Obanos eta Gares herriek osatzen dute.
Antzinean udal bakarra bazen ere, gaur egun herri guztiek berea osatu dute (salbuespena Biurrun-Olkotz da), nahiz eta zerbitzu batzuetarako berriro batasuna berreskuratu nahi da.
[aldatu] Euskara
Euskarari dagokionez, gaur egun hiztun gutxi daude, nahiz eta XIX. mendera arte eskualdeko hizkuntz mintzatuena izan. Napoleon Printzearen garaietan oraindik ere euskara mintzatzen zen. Euskararen presentzia leku izenetan, gaztelaniazko hainbat hitz eta esapidetan, baita antzinako izkribuetan (Juan de Beriain idazlea dugu adibide) ere gorde da.
Gaur egun, Biurrunen eta Garesen daude euskaltegiak.
[aldatu] Ikus, gainera
Izarbeibarko herriak | ||
---|---|---|
Adios • Añorbe • Biurrun • Eneritz • Gares • Legarda • Muruzabal • Obanos • Olkotz • Tirapu • Ukar • Uterga |