Iruña-Veleia
Wikipedia(e)tik
Iruña-Veleia Arabako Iruña Oka udalerrian kokatutako aztarnategi historikoa da. Zadorra ibaiak sortzen duen bihurgune baten erdiko muinoan kokatzen da, ingurunearen baliabide topografikoak baliatuz, Arkitz deituriko herrixka indigenaren gainean, Tresponde eta Biloda herrien artean.
Bertan, pertsona-izenak ez diren lehen euskarazko hitz idatziak aurkitu ziren 2006an.
Eduki-taula |
[aldatu] Aurkikuntzak
Aztarnategian garrantzi handiko hainbat aurkikuntza egin dira, batez ere euskarazko testuak eta multzo epigrafikoa.
[aldatu] Euskarazko testuak
Iruña-Veleian euskarazko lehen hitz ez-onomastikoak (ez-pertsona-izenak) aurkitu ziren, etxe baten azpian topatu ere. Hondakinen artean, zeramikazko eltze zatiak aurkitu ziren, bertan euskarazko esaldi laburrak ageri zirela. Grafito izena hartzen dute. Hauek dira orain arte argitaratu direnak[1] (alboan, grafia gaurkotuan):
- URDINISAR - urdin izar (?)
- ZURI URDINGORI - zuri, urdin, gor(r)i
- EDANIANLO - edan, jan, lo
- IANTAEDAN - jan ta edan
- IAUN - jaun
- GEURE ATAZUTAN - geure aita zutan (zugan)
- IESUS IOSHE ATA TAMIRIAN AMA - Jesus, Joxe aita ta Mirian ama
Testu hauen datazioa ez dago oraindik oso argi, baina ikerlariek erromatar garaikoak direla uste dute latindar alfabetoan idatziak baitaude iberierako silabarioa baino. Gainera, oinarri diren zeramika zatiak erromatar erako ceramica sigillata eltzeak dira eta etxearen zimentazioa egiteko erabili zirenak[2]. Hau guztia dela-eta, idatziek III.etik VI. mendera arteko hedapena izan dezaketela uste da[3].
[aldatu] Multzo epigrafikoa
Pompeia Valentina etxean, I. mendean eraikia eta V. mendea arte etengabe erabilia, multzo epigrafiko bat aurkitu zen gela hertsi batean, mundu erromatarreko garrantzitsuenetakoa[4]. Honakoak aurkitu ziren, besteak beste:
- 270 idazkun eta marrazki, zeramika zatietan eginak. Batzuk Egiptoko historiaren pasarte batzuk adierazten dute eta, horietako zenbait idazkera hieroglifikoan. Ikertzaileen arabera, haurrei irakasteko erabili omen ziren.
- Mundua osoan aurkitu den kalbarioaren (Jesusen gurutziltzatzea) lehen irudikapena.
Multzo epigrafiko honen garrantzia orain arte egindako aurkikuntzen parekoa omen da, besteak beste Pompeia, Erroma edo Vindolanda (Ingalaterra) aztarnategietan.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente en euskera" Garako artikulua
- ↑ Iruña-Veleia erromatar hiriko indusketetan aurkitutako grafitoen inguruan
- ↑ Confirman la autenticidad de los textos hallados en Iruña-Veleia Garako artikulua
- ↑ Iruña-Veleia: Multzo epigrafikoaren auzkezpena
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Artikuluak
- Euskararen kronologia ia 600 urte aurreratu daiteke Iruña-Veleian erabili.com gunean
- Oka-Iruñaren Adierazpena erabili.com gunean