Intifada
Wikipedia(e)tik
Intifada (arabieraz انتفاضة, "altxamendua") Zisjordania eta Gazan herri palestinarrak Israelen okupazioaren aurka egindako bi kanpainen izen herrikoia da.
Aipatutako bi intifadak palestinarren desobedientzia zibil kanpaina bezala hasi ziren eta gaiztotzen joan ziren israeldar eta palestinarren arteko indarkeri ziklo batean.
Lehen Intifada 1987an hasi zen, 1991 indarkeriak behera egin zuen eta Osloko akordioari esker (1993an) amaiera jarri zitzaion, Palestinar Autoritatea sortuz.
Bigarren Intifada 2000ko irailean hasi zen eta, teorian, 2005eko otsailean bukatu zen.