Indiana Jones
Wikipedia(e)tik
Dr. Henry Walton Jones, Jr., Indiana Jones edo Indy, fikziozko abenturazalea, historiako irakaslea eta arkeologoa da, eta protagonista nagusia Indiana Jonesen frankizia. George Lucasek 1973an sortutako pertsonaia, 1930eko hamarkadan serialetan agertzen ziren heroien omenaldia da. Indiana Jones 1981n sortu zen, Raiders of the Lost Ark (Arka galduaren bila) filmean. Hurrengo filmak Indiana Jones and the Temple of Doom (Indiana Jones eta tenplu madarikatua) 1984an, Indiana Jones and the Last Crusade (Indiana Jones eta Azken Gurutzada) 1989n, The Young Indiana Jones Chronicles (Indiana Jones gaztearen istorioak) 1992tik 1996ra, eta Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (Indiana Jones eta Kristalezko Garezurraren Erreinua) 2008an izan dira. Pelikuletan eta telebistako saioan ez ezik, Indiana eleberritan, komikitan eta video jokuetan ere agertu da.
Harrison Ford pelikuletan nagusiki Indiana Jonesen papera egin duen aktorea izan da. Tom Selleck zen hasieran papera egiteko aukeratuta, baina azkenean Magnum PI egin behar zuenez, Sellecken ordez Ford izan zen Indiana Jones.River Phoenix izan zen Indiana Jones gaztea Indiana Jones eta Azken Gurutzadan, eta telebistako saioan Corey Carrier, Sean Patrick Flanery, eta George Hall izan dira aktoreak. Doug Lee ahotsa eman zion LucasArts video jokuetan, Indiana Jones and the Fate eta Atlantis and Indiana Jones and the Infernal Machine, eta David Esch Indiana Jones and the Emperor's Tomb video jokuan. Pertsonaiaren ezaugarriak Jim Steranko asmatutakoak dira. Jonesen ezaugarrien artean, fedora kapela, larruzko jaka, eta zarta aipatu behar dira.