Hiltzaile berde
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiltzaile berdea
|
||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
|
Hiltzaile berdea (Amanita phalloides) Amanita generoan pozoitsuak diren perretxiko espezie bat da. Bere karpoforoaren kapelak, grisa edo berdea, ganbiletik zapalera, zuntzezko azaleko ertz leuna du. Oinaren kolorea antzekoa edo zurixka da. Bolbaren zabalera handia da (3-5 cm).
Bere izenak dioenez oso pozoitsua da. Pozoidura larrietako gehiengoaren eragilea da. Baditu bi motatako toxinak: falotoxinak eta amatoxinak. Espezie honetako toxina hilgarria alpha-amanitina da. Toxinak mina egiten die batez ere gibelari eta giltzurrunei. Askotan tratamendu bakarra organoaren transplantea da. Aski da 50 gramo jatea gizaki bat hiltzeko.
Klemente VII.a aita santua hil zen perretxiko mota hau jateagatik.
[aldatu] Bizilekua
Latifolioekin, pago, haritz eta hurritzekin, mikorrizak sortzen ditu lurzoru azidoetan. Europan eta Ipar Amerikan ageri da.