Habana
Wikipedia(e)tik
Habana |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena Izen arrunta Historikoa |
Ciudad de la Habana La Habana San Cristobal de la Habana |
||
Herrialdea | Kuba | ||
Probintzia | Habanako probintzia | ||
Herritarra | Habanatar | ||
Koordenatuak | |||
Eremua |
721,01 km2 | ||
Garaiera | 15 m | ||
UTC-5 (udan -4) | Ordu eremua | ||
Sorrera | 1515 | ||
Biztanleria | 2.201.610 (2002) | ||
Dentsitatea | 3.035,5 bizt/km² |
Habana Kubako hiriburua da eta Karibeko hiri populatuena. Hiriak berak Kubako 14 probintzietako bat osatzen du, hau da, Habanako probintzia.
Diego Velazquez de Cuellar espainiarrak sortu zuen 1515an San Cristóbal de La Habana izenarekin eta zentroa UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] Hiriaren lehen urratsak
1514. urtean Diego de Velazquezen aginduz, San Cristobal de la Habana herria sortu zen irlaren hego kostaldean Batabanotik gertu. Baina herri berraren kokalekua, ez zen oso aproposa bizitzeko, eta oso arriskutsua zen itsas nabigazioa, arrazoi hauek direla eta, 1518. urtean berrogei eta hamar kolonoak, ipar aldera mugitu egin ziren, gaur egun Almendares bezala ezagutzen den ibaiaren uhobiaren ondoan. Hurrengo urtean, berriro kokalekuz aldatu zen, gaur egun ezagutzen dugunera, badiaren babespean.
Indiako flotak, bere bidaian Habanan gelditzen ziren, eguraldi aproposa azal zedin bere bidaia hasteko, beraz, denbora luzea eman behar zuten hirian, eta garraitzen zituzten bitxiak eta merkantziak, jende mordoa erakarri zuen.
Jende gehiago etortzen zen ehinean, kultiboak handituz joan ziren, batez ere esklabu beltzak erabiltzen zituzten lan gogor honentzako. Kultiboetatik, Tabakoarena nabarmendu zen, eskari haundia baitzegoen.
Hiria, garatuz joan zen eta beste industriak sortu ziren, hala nola ontzitegiak eta ontziak konpontzeko industriak.
[aldatu] Habana hiriburu
1553. urtean, Habana, Kubako hiriburu bihurtu egin zen, bere hazkundea bizkortuz.
Hazkunde honek, hiria, piraten objetibo bihurtu zuten, 1555. urtean Jaques de Sores pirata frantziarrak, hiria suntsitu eta uztak erre zituen. Egoera honek, Kubako gobernadoreek Habanan gotorlekuak eraikiarazi zuen. Zenbait gotorleku eta harresi eraiki ziren hirian piratetatik babesteko.
Habanako hiriburuak, handitzen joan zen ehinean, zenbait izurrite jaso zituen:
Baina hala eta guztiz ere, populazioa handitzen joan zen (1600. urtean 4000 biztanle, 1700. urtean, berriz 30.000).
[aldatu] Ingalaterraren okupazioa
1762. urtean hiria tropa britaniarrek bere eskutan hartu zuten hiria, zenbait hilabete hiria setiatu ostean. Baina hiria ez zen denbora gehiegirik egon ingelesen eskutan, Versallesko ituna zela eta, espainiarren eskuetara bueltatu baitzen.
[aldatu] XX. Mendean
1898. urtean Kuba Espainiako parte izateari utzi zion, eta Habanak bere hedakuntzarekin jarraitu zuen, orain, Estatu Batuen eraginpean. Hiriaren ondoan, gune industrial handiak sortu ziren, eta bere populazioa handituz joan zen (1960. urtean 1.500.000 biztanle). Hiriak zabalkunde handia izan zuen Batistaren agindupean, estatubatuarren aisialdi leku gisa.
1968. urtean hiriaren erreforma aurrera eraman zen langileentzako auzoak eraikiz eta gizartearen organizazio zibilak (Comites de manzana) direla eta.
[aldatu] Geografia
Habanako hiria, Kubako ipar kostaldearen mendebaldean kokaturik dago. Bere kokapena, Mexikoko golkoaren sarreran, hego Ameriketatik Estatu Batuetara doan itsas bidean, urte askoren buruan, bere kaia, Karibeko handienetarikoa izan da.
Habanako kai naturala, oso segurua da itsas huntzietarako, hasieran, kai natural hau, Habanako badia Hego ekialdetik ixten zuen lur mihiak babesa ematen zion, baina ondoren, eta kai honen garrantzia haunditu zen ehinean, badia itxi zuten zenbait eremutatik itsasontzien segurtasuna haunditzeko.
[aldatu] Klima
Habanan, klimak bi sasoi nabarmen ditu, euri sasoia edo de lluvias zazpi hilabetekoa, eta sasoi lehorra edo la seca, bost hilabetekoa.
Urtearen batazbezteko prezipitazioa 1310 litro metro karratukoa da, eta sasoi euritsuan batazbesteko hezetasuna %82koa da, sasoi lehorrean berriz %70koa da.
Urtean zehar, Habanan tenperaturak oso egonkorra da, beti 20 eta 25 graduen artean. (Urteko batazbestekoa 24.6ºkoa da; neguan bataztebeste 22º egiten ditu, udan berriz batazbeste 25º ).
[aldatu] Hiriaren Garapena
Hasieran (1513. urtean), Habana, izen bereko probintziaren hego kostaldean kokatu egin zen, Surgidero de Batabanotik gertu. Baina urteak joana, jendeak, ipar kostalderantz mugitu zen, gaur egungo kokalekurantz, Habanako badia itsasoarekin lotzen duen kanalaren mendebal urbazterrean.
Gaur egun, Habanako hiriaren alde zaharrak (Habana vieja bezala ezagutzen dena), jatorrizko kale estuak mantentzen ditu. Gune zahar honen inguruan, XVIII. mendean hiria garatu egin zen mendebal eta hegogalderantz, eta kanalaren beste urbazterrean Reglako herria hazten hasi zen.
XIX. mendean, hiria nabarmen zabaldu zen mendebalderantz eta hegoalderantz, La Vivora, Luyano eta beste auzo berriak sortzen.
XX. mendeko lehenengo hamarkadetan aldaketa nabarmen jasan zituen hiriak, nagusiki Estatu Batuen goi klaseen aisialdi leku bilakatu baitzen. Hotel, gune komertzial eta luxuxko auzoak garatzen ziren bitartean, baita ere txabola gune haundiak sortu ziren. 1970. urtetik, Habanako hiriaren kanpoaldean nekazaritza sustatu egin da, 30.000 hektareko "Cordon de la Habana" sortuz; landaketa hauetan kafe, fruitu tropikalak, barazkiak ... landatzen dira. Ekintza hau bultzatzeko Kubako gobernuak urestatze sarea eraiki zuen.
[aldatu] Eraikin nagusiak
[aldatu] Eraikin militarrak
Habanako hiriaren garapena bere kaiaren garapenari oso lotura egon da, XVI eta XVII. mendeetan, harresi eta gotorlekuak eraiki ziren piratetatik babesteko. Hiria babesten zituen gotorlekuak hondorengoak dira:
- Fortaleza Vieja - 1537
- Castillo de la Real Fuerza - 1568-1589
- San Salvador de la punta
- Castillo del Morro
- San Carlos de la Cabaña - 1763-1774
[aldatu] Eraikin zibilak
Hiriaren lehen urteetan, hiria lastoz eta bustinezko eraikinez osatuta zegoen, harrizko lehen eraikina (aduana) 1582. urterarte ez zen amaitu. Baina hondorengo urteetan, hiriaren garrantzia haundituz joan zen ehinean, eraikin garrantzitsu asko eraiki ziren.
Eraikin zibilen artean, gobernuaren jauregia, posta etxea (Gaur egun Justizia sailaren egoitza), Katedrala, apaizgaitegia eta San Frantziskoko komentua aurki dezakegu. Habanaren interes turistiko handia du, bere eraikin kolonialak direla eta.
1950. urtetik aurrera, beste eraikuntza korrontea ageri zen aldaketa politikoekin bat, eraikuntza multzo handiak eta miresgarriak eraikiz.
[aldatu] Anaituriko hiriak
- Cadiz, Espainia
- Cusco, Peru
- Madril, Espainia
- Istanbul, Turkia
- Gijon, Espainia
- Glasgow, Eskozia
- Teheran, Iran
- Mobile, Ameriketako Estatu Batuak
- Belo Horizonte, Brasil
- Sao Paulo, Brasil
[aldatu] Hedabideak
- Granma egunkaria.