Höxter barrutia
Wikipedia(e)tik
Höxter barrutia Alemaniako barrutietako bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan eta Detmold eskualdearen barnean, Ipar Renania-Westfaliaren ekialdeko muturrean, Hesse eta Saxonia Beherea estatuekin muga egiten duelarik. Höxter herria da barruti hontako hiriburua.
Eduki-taula |
[aldatu] Hedadura
1.199,96 kilometro koadroko hedadura du Ipar Renania-Westfalia estatuko barruti honek.
[aldatu] Geografia
[aldatu] Barruti mugakideak
Iparraldean, Lippe barrutiarekin muga egiten du. Ekialdean, Saxonia Behereko Northeim barrutia,Holzminden barrutia eta Kassel barrutiarekin. Hegoaldean, Hochsauerland barrutiarekin, hegoekialdean Waldeck-Frankenberg barrutiarekin. Bi hauek, Hesse estatukoak dira. Azkenik, mendebaldean, Paderborn barrutiarekin muga egiten du.
[aldatu] Barrutiaren konposaketa
[aldatu] Herriak
- Bad Driburg
- Beverungen
- Borgentreich
- Brakel
- Höxter
- Marienmünster
- Nieheim
- Steinheim
- Warburg
- Willebadessen
[aldatu] Hidrologia
Weser ibaiak igarotzen duen Ipar Renania-Westfalia estatuko barrutietako bat da Höxter barrutia.