Guadiana
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
Guadiana ibaia Mértola (Portugal) herrialdetik |
||||
Kokapena | Espainia | |||
Luzera | 744 km | |||
Arroa | 60.361 km² | |||
Emaria | 70 m³/s | |||
Iturburua | Fuente del Ojuelo Albacete | |||
Ibai ahoa | Atlantikoa |
Guadiana Espainiako ibai nagusietakoa da. Herrialdearen hegoaldeko erdialdean dago kokatuta, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluzia zeharkatuz.
744 km-ko luzera dauka, Penintsula Iberikoko laugarren ibairik luzeena izanda Ebro, Duero eta Tajo ondoren.
[aldatu] Ibilbidea
Albaceteko probintzian sortzen da, Fuente del Ojuelo izeneko lekuan, Viveros udalerrian. Hortik Ciudad Realeko probintziara igarotzen da.
Behin Extremaduran, Merida eta Badajoz hiriak zeharkatzen ditu. Hortik Portugalen sartzen da, Baixo Alentejo azpieskualdean, tartean Mértola herritik igaroz.
Huelvako probintzian itsasoratzen da Ozeano Atlantikoan, bertako Ayamonte herria eta Vila Real de Santo Antonio (Algarve, Portugal) bananduz.
[aldatu] Ibaiadarrak
- Eskuinetik: Cigüela eta Záncara.
- Ezkerretik: Jabalón, Zújar eta Guadámez.