Gottfried Wilhelm Leibniz
Wikipedia(e)tik
Gottfried Wilhelm Leibniz (Leipzig, 1646 - Hannover, 1716) matematikari eta filosofo arrazionalista alemaniarra izan zen.
1661. urtean, legeak ikasteko asmoz, bere jaioterriko unibertsitatean sartu zen eta bi urte geroago Jena-ko unibertsitatera abiatu zen, non E. Weigel-ekin ikasi zituen matematikak.
1666. urtean, Leipzig-ko unibertsitateak Leibniz-i doktoretza ematea ukatu zion bere gaztetasuna zela eta, baina Leibniz-ek Altdorf-era abiatu zen eta han eskuratu zuen bere doktoretza. Han, eskaini zioten katedra errefusatu zuen eta 1667. urtean, artzapezpiku elektorearen zerbitzura diplomazialari bezala lan egiten hasi zen, eta gortesau eta elizgizonekin erlazionatu zen.
1672. urtean Parisera bidali zuten, Luis XIV.ak Alemania inbaditu ez zezan konbentzitzeko. Nahiz eta enbaxadan kale egin, Leibniz-ek 5 urte igaro zituen Parisen, non lan intelektualak garatu zituen. Garai honetan, biderketa, zatiketa eta erro karratuak kalkulatzeko makina bat asmatzeaz gain, kalkulu infinitesimala garatu zuen.
1676. urtean Hannover-ko Duke-aren bibliotekaria izendatu zuten, baina geroxeago Duke-aren aholkulari eta historiatzailea izan zen.
Arrazionalismoaren ordezkari nagusietarikoena dugu Leibniz. Leibniz-ek pentsatzen zuen ezagutzen egiak matematiken egi analitikoak hornitzen dituztela. Egi hauekin batera, berezko egiak existitzen dira.