George Orwell
Wikipedia(e)tik
George Orwell (Ekainaren 25, 1903 - Urtarrilaren 21, 1950) Indian jaiotako idazle britaniarra. Benetako izena Eric Arthur Blair zuen eta George Orwell izengoitia erabiltzen zuen idatzietan.
Motiharin jaio zen, Britainiar Inperioaren Indiako kolonian. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen POUMeko miliziano moduan. Horren harira liburu bat idatzi zuen Homage to Catalonia (Kataluniaren Omenez). Bere lanik ospetsuena, ostera, 1984 elaberria da. Bertan, estalinismoaren kritika gogorra egin nahi du, estatu-zanpakuntza forma guztiak muturrera eraman dituen etorikizuneko gizarte distopiko bat agerraraziz. Egungo ikuspegitik, artean etortzekoa zen gizarte globalizatuaren erretratu argi eta bikaina egin zuela iruditzen zaigu.
Antiestalinismoaren bide beretik, Animal Farm (Abereen etxaldea) alegia idatzi zuen. Bertan, animaliek etxaldeko jabeei agintea kentzea lortzen dute, baina azkenean txerriak dira etxaldearen nagusi bihurtzen direnak, Sobiet Iraultzan gertatu bezala.
[aldatu] Lanak
- Abereen etxaldea (Animal Farm)
[aldatu] Kanpo loturak
- Down and Out in Paris and London (1933) — [1]
- Burmese Days (1934) — [2]
- A Clergyman's Daughter (1935) — [3]
- Keep the Aspidistra Flying (1936) — [4]
- The Road to Wigan Pier (1937) — [5]
- Homage to Catalonia (1938) — [6]
- Coming Up for Air (1939) — [7]
- en:Animal Farm (1945) — [8]
- 1984 (1949) — [9]
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |