Gazpatxo
Wikipedia(e)tik
Gazpatxoa Espainiako hegoaldeko plater tipikoa da. Baratxuri zoparen bertsio hotza bezala jaio zen. Bere oinarrizko osagaiak ogia, ura, koipea (oliba olioa), baratxuria eta gatza, batzutan almendra birrinduarekin ere. Egungo gazpatxoan tomatea, tipula eta pepinoa gehitzen dira. Plater honen bariazio asko aurkitu daitezke probintziaren arabera, ajoblanco edo salmorejo besteen artean.
[aldatu] Historia
Arabiarrek edo erromatarrek gazpatxoaren oinarrizko osagaiekin lehen nahasketak egiten zituzten. Hala ere egun gazpatxoaren osagai asko, tomate edota piperra bezala, Amerikatik ekarri ziren. XX. mendearen bigarren erdian platera ospetsua bilakatu zen mundu osoan. Egun Tetra Brick ontzietan eros daiteke edozein supermerkatutan.