Fenizia
Wikipedia(e)tik
Fenizia, Mediterraneo ekialdeko kostaldearen eta Libanoko mendien arteko lur zatia zen. Bertan, zibilizazio oparoa egon zen k.a. II. mendetik aurrera. Inoiz ez zen batasun politikorik lortu herrialdean, baina hiri federazio oparoa eratu zuten Arados, Biblos, Sidon eta Tiro zirela hiri nagusiak.
Lurraldea hain txikia zenez, Mediterraneo itsasoan merkataritzan jardun behar izan zuten. Euren kostako hainbat lekutan koloniak sortu zituzten, Gadirrekoa adibidez, Espainian eta Kartagokoa Tunisian. Han zirtzileriak, lurrinak, purpura eta anbar kolorez tindatutako oihalak saltzen zituzten. Trukean metalak, larruak eta esklaboak erosten zituzten.
Feniziar herriak naturako indarrak gurtzen zituen, Baal jainkoa eta Astarte jainkosagan gorpuztuta, eta ekarri kulturalik handiena Alfabeto Fonetikoa asmatzea izan zen. Denborarekin, lurralde hori beste herri batzuek menperatu zuten, egiptoarrek, asiriarrek eta pertsiarrek adibidez.