Federazio
Wikipedia(e)tik
Federazioa (latinetik fœdus, "paktua") lurralde entitate ezberdinez osatutako Estatua da. Estatu federal edota errepublika federal izenez ezaguna eta normalean, sistema errepublikarra izaten du.
Federazioak, autogobernatzen diren lurralde-entitatez osaturik daude. Hauek estatu, erkidego, probintzia edo erregio izena hartzen dute eta bakoitzak bere gobernua du.
Gaur egun, federazio garrantzitsuenetakoak hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Mexiko, Argentina, Errusia eta Brasil.