Evora (barrutia)
Wikipedia(e)tik
Evorako Barrutia Portugalgo 18 barrutietako bat da, erdialdean dagoena. 7.393 km²-ko azalera dauka eta 2001ean 173.408 biztanle zituen. Hiriburua Évora bera da.
[aldatu] Mugakideak
Mugakideak hauexek ditu: iparraldean Santaremgo barrutia eta Portalegreko barrutia, ekialdean Badajozko probintzia (Espainia), hegoaldean Bejako barrutia eta mendebaldean Setubalgo barrutia.
[aldatu] Kontzejuak
Ondorengo 14 kontzejuak (concelhos edo municípios) hartzen ditu barne:
- Alandroal
- Arraiolos
- Borba
- Estremoz
- Évora
- Montemor-o-Novo
- Mora
- Mourão
- Portel
- Redondo
- Reguengos de Monsaraz
- Vendas Novas
- Viana do Alentejo
- Vila Viçosa