Esku pilota
Wikipedia(e)tik
Esku pilota pilota joko mota bat da, Euskal Herrian jokatzeaz gain, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen dena. Euskal pilotaren modalitateetako bat da, eskuz jokatzearen berezitasuna duena. Bi bikote edo jokalariren partehartzearekin jokatzen da, hauek txandaka pilota bat horma baten kontra (frontisa) kolpekatzen dute aurkariak huts egin eta puntua lortu arte.
Bi hormako pilotalekuetan jokatzen da, luzera ezberdinak izan litzaketenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Esku pilotaren funtsezko arauak
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Edonola ere, pilotalekuan "gorriak" eta "urdinak" izango dira. Normalean gorria izango da maila gehien duen pilotaria edo berau dagoen taldea. Binaka jokatuz gero, jokalari bi daude aurrean eta beste biak atzean. Nork atera behar duen jakiteko zozketa egiten da, gehienetan txanpon batekin. Irabazleak edo taldeko aurrelariak ateratzen du. Normalena 6an korrika hastea da, 4an pilota lurrera bota eta bertatik ateratzeko, ez "falta" ez "pasa" egiteko indar aproposarekin. Behin aterata, beste taldeak jarraitu behar du pilota jotzen.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilota frontiseraino botatzen txapatik gora. Pilotak bote bakarra egin dezake, bestela puntoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (ateratzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotak ezin du pilotalekutik kanpo lurra jo. Partidak 22 puntutara izaten dira, denbora mugarik gabe.
[aldatu] Pilotari ospetsuak
- Arretxe
- Artamendi
- Atano III
- Barberito I
- Beloki
- Capellán
- Ladis Galarza
- Panpi Laduche
- Martínez de Irujo
- Ogeta
- Olaizola II
- Retegi I
- Retegi II
- Titín III
- Tolosa
- Unanue
- Xala
[aldatu] Dokumentalak
- Around the World with Orson Welles (1955), Orson Welles-ena.
- Pelotari (1964), Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquertena, Akarregi, Atano III, Atano X, Kortabitarte, Gallastegi eta Ogetarekin.
- Pelota (1984), Ole John eta Jørgen Leth-ena, Atano III, Atano X, J.M. Berasaluce, Joseph Laduche, Jean-Pierre Laruche, Retegi, Cripriano Ruiz eta Tolosarekin.
- Euskal pilota, larrua harriaren kontra (2003), Julio Médem-ena. Honetan aurrekoetako irudiak berrerabltzen dira eta, halaber, beste kirolen irudiak. Dokumental honetan, euskal pilota Euskal Herriko egoera politikoaren metafora da.