Ermita
Wikipedia(e)tik
Ermita edo baseliza herrigunetik kanpo dagoen eliza txikia da, normalean santu edo birjina baten omenezkoa. Haien inguruan antzinako herrien aztarnak aurkitu ohi dira. Horrez gain, baseliza batzuk irisgarritasun zaileko guneetan egoten dira, mendien gainetan, esaterako. Baseliza gehienetara erromeriak antolatzen dira baseliza horren santua ospatzen den egunean.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |