Christopher Marlowe
Wikipedia(e)tik
Christopher Marlowe (1564ko otsailaren 26an bataiatua - 1593ko maiatzaren 30a) garai elisabetarreko dramaturgo, poeta eta itzultzaile ingelesa izan zen. Bere bertso zuriak ospe handia eman zion.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitzako daturik aipagarrienak
Canterburyn jaio zen, zapatagin baten seme zelarik. Canterburyko Corpus Christi Collegeean ikasketak eta arte-batxilergoa burutu zituen. Horren ondoren, Marlowe unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Hala ere, izendapen hau oso polemikoa izan zen, zurrumurruek esaten baitzuten Marlow Frantzian ibili zela abadetza egiten katolizismora pasatzeko. Bestalde, Privi Council-ari esker, Marlowek tituloa lortu zuen, erreginarenganako errespetua zela medio.
Londreseko eszenatokian arrakasta handiz onartu ziren bere lanak, Tamerlan handia bere lehenengo antzezlana batez ere. Lan hoenk Timur konkistatzailearen historia kontatzen du, 1587.urtean. Horren ondoren Doctor Fausto, Malta judua edota Pariseko hilketa bezalako nobelak idatzi zituen.
Halere, Marlowen antzerkilanek arrakasta handia izan zuten. Bere lan gehienak Admiral's Men antzerki-konpainiak antzezten zituen, XVI.mendearen azkenengo hamarkadaren inguruan.
Cristopher Marlowe erahilia izan zen 1593ko maiatzaren 30ean.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Antzerki-lanak
- Tamburlaine
- Doctor Faustus
- The Jew of Malta
- Edward II
- The Massacre at Paris
- Dido, Queen of Carthage
[aldatu] Poemak
- The Passionate Shepherd to His Love
- Hero and Leander
- Ovidioren Elegien itzulpena
- Lucanoren Farsaliaren itzulpena