Brocken
Wikipedia(e)tik
Brocken, Blocksberg ere deitzen dena, Harz mendilerroko mendirik garaiena da, 1142 metroko garaierarekin. Saxonia Beherea estatuan aurkitzen da, Weser eta Elba ibaien artean. Alemaniako iparraldeko mendirik garaiena ere bada. Alpeetako mendien tamainara heltzen ez den arren, bere mikroklima, 2000 metroko mendiena da. Mendia, irailetik maiatzerarte, elurrez estalita egoten ohi da. Eta, urtean 300 egunez, lainoz estalia ere egoten da. Urtean zehar egoten den bataz besteko tenperatura, 2,9 gradutakoa izaten da.
[aldatu] Elezaharrak
Tokian, sorgiñei eta deabruari buruzko elezaharrak ugariak dira. Goethe idazleak, Fausto bere liburu ospetsuan, elezaharraren zati bat hartu zuen, mendiaren hegian, akelarre gau bat ospatzen zela aipatuz.
[aldatu] Historia
Mendi honen tontorrean, munduko lehen telebista antena kokatu zen, 1935. urtean, eta "Deutsche Reichspost"aren frogako emisioarekin hasi zen. Honen ardura, 1936an Berlinen ospatu ziren Udako Olinpiar Jokoen erretransmizioa ematea zen. 1939. urterarte jarraitu zuen transmititzen, Bigarren mundu gerra hasi zen arte.