Audrey Hepburn
Wikipedia(e)tik
Audrey Hepburn (Brusela, 1929ko maiatzaren 4 - 1993ko urtarrilaren 20) Belgikan jaiotako eta Ingalaterran hezitako aktorea zen, Oscar sariaren irabazlea.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Londresera joan zen, ballet ikastera. 1951n, filmetan agertzen hasi zen etxera dirua eramateko nahian. Altuegia dantzari profesionala izateko, balletak Broadwayko Gigi antzezlanean lehen papera lortzeko balio zion. Sei hilabeteren buruan izar bihurtu zen. Horrek Gregory Peckekin batera Roman Holiday filmean protagonista izatea ahalbidetu zion. Hurrengo urteetan Hollywoodeko izarra bilakaturik, 50eko eta 60ko hamarkadetako moda eta estilo ikurra ere bihurtu zen Hepburn. 1967tik aurrera, Audrey Hepburnen agerraldiak urritu ziren, nahiz eta, noizbehinka, film arrakastatsu batean parte hartu, 1976ko Robin and Marian esaterako.
[aldatu] Filmografia
- Dutch in Seven Lessons (1948) (dokumentala)
- Monte Carlo Baby (1951)
- Laughter in Paradise (1951)
- One Wild Oat (1951)
- The Lavender Hill Mob (1951)
- Young Wives' Tale (1951)
- The Secret People (1952)
- Nous irons à Monte Carlo (1952) (Monte Carlo Babyren frantsesezko bertsioa)
- Roman Holiday (1953)
- Sabrina (1954)
- War and Peace (1956)
- Funny Face (1957)
- Love in the Afternoon (1957)
- Mayerling
- Green Mansions (1959)
- The Nun's Story (1959)
- The Unforgiven (1960)
- Breakfast at Tiffany's (1961)
- The Children's Hour (1961)
- Charade (1963)
- Paris, When It Sizzles (1964)
- My Fair Lady (1964)
- How to Steal a Million (1966)
- Two for the Road (1967)
- Wait Until Dark (1967)
- Robin and Marian (1976)
- Bloodline (1979)
- They All Laughed (1981)
- Love Among Thieves (1987) (TB)
- Always (1989)