Angara
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Angara ibaia Irkutsken. |
||||||
Kokapena | Errusia | |||||
Luzera | 1.779 km | |||||
Arroa | 1.039.000 km² | |||||
Emaria | 4.950 m³/s | |||||
Iturburua | Baikal Lakua | |||||
Ibai ahoa | Jenisei |
Angara ibaia (errusieraz: Ангара́) Irkutskeko oblast eta Krasnoyarskeko krai artean dagoen 1.779 kilometroko luzera duen ibaia da, Siberiako hego-ekialdean, Errusian. Baikal lakutik ura hartzen duen ibai bakarra da.
Baikal lakuko hego-mendeabaldeko muturrean jaio ondoren, Listvyanka igarotzen du, gero Irkutsk eta Bratsk. Hortik mendebalderantz jotzen du Ilim bere ibaiadarrarekin batzeko. Jenisei ibaian ahoratzen du, Strelka hiriaren ondoan.
Ilim ibaiarekin batu baino lehen, Angarak Goi Tunguska izena ere badu (errusieraz Верхняя Тунгуска). Irkutsk eta Bratsk artean nabigatu daiteke.