See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Alexandriako Itsasargia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Alexandriako Itsasargia

Wikipedia(e)tik

Alexandriako Itsasargia K. a. III. mendean (K. a. 285 - K. a. 247) Alexandriako Pharos uhartean (oraingo Egipton) antzinako greziarrek eraiki zuten dorre bat izan zen. Porturako erreferentzia puntu izan zedin eraiki zen, ondoren itsasargi bilakatu zuten. Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zen.

115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin, gizakiak egindako egitura altuena izan zen mende askotan.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Pharos uharte txiki bat zen, Nilo ibaiko deltan zegoen Kanopus hiriarekino 25 kilometro mendebaldera kokatuta. Homerosen Odisean aipatua da (4. bertsoan, 354 -359). Kondairaren arabera, greziar erregea eta Troiako arerioa zen Menelaos uhartean lurreratu zen, eta garai haietan uharteak zuen izena ezezaguna zen. Hark, uhartean aurkitu zuen gizon bati uhartearen izenaz eta jabegoaz galdetu zuen. Egipziarrak "Pera'a" (antzinako egipzieraz = Pharao) esanez erantzun zion. Erregeak "Pharos" ulertu zuen soilik, antzinako egipzieraz "arropa" esan nahi zuena. Horrela jaso zuen uharteak ezagutzen dugun izena.

Zazpi estadio luze (1.316 m) zuen Heptastadion izeneko zubi artistiko baten bidez, (Knidosko Dexiphanesek eraikia, - Itsasargia eraikiko zuenaren aita -) uhartea eta lurra lotzeaz gain, eratu zen Eusnostos portuaren (ὁ Eὐνοστòς Λιµήν - "etxeratze onaren portua") ekialdeko itxiera. Bide batez mendebaldeko eta iparraldeko itxierekin Alexandriako "Portu Handiak" (ὁ Μέγας Λιµήν 'Mégas Limên') eratzen ziren. Bere karratu formagatik, txantxetan "Kibotós" (ἡ κιβοτός = kutxa) izena ematen zitzaion.

Nilo inguruko kostaldea hain laua izanik, ez zegoen nabigaziorako erreferentziarik, ezta portuko sarrera adierazten zuen elementurik. Horregatik Alexandriako Itsasargia Pharos uhartean kokaturiko dorre erraldoia zen, itsasgizonek hiriko kokapena urrundik ere ikus zezaten. Beranduago, ustez I. mendetik aurrera - erromatar garaian - gainkaldean gauetan su handi bat pizten zen, ispiluz inguratuta, itsasargi baten modura.

Txinatarrak Alexandriako Itsasargiaren istorioa ezagutzen zuten, gutxienez Song Dinastiaren garaitik (960 - 1279). Zhu Fan Zhi liburuan, Zhao Ruguak 1225. urtean aipatu zuen.

[aldatu] Eraiketa eta suntsipena

K. a. III. mendean Ptolemaios I.a Egiptoko lehenengo agintari eta Alexandro Handiaren generaletako bat zen. Alexandro Handiaren heriotzaren ondoren, Ptolemaios Iak bere burua errege izendatu zuen K. a. 305. urtean, eta Pharosko dorrearen eraiketa agindu zuen handik denbora gutxira. Dorrea Knidosko Sostratosek egin zuen K. a. 299tik K. a. 279 arteko urteen artean ggb. Ptolemaios II.aren erregetzaren garaian eraiki zen, zilarrezko 800 talento (21.000 kg) kostatu zuen dorrea.

Caesareako Eusebiusek Pharos aipatu zuen K. a. 282. urtean, esanez ordurako eraiketa lanak amaituak zirela eta 17 eta 20 urte bitarteko lanak izan zirela argituz. Langileak, orokorrean esklabuak ziren, eskulangile oso kualifikatuak ezik. Inaugurazio ospakizuneko lekuko bat Kasandreiako Poseidippos Mazedoniarra (316 - 250) izan zen, biziraun duten bere idazkietan dagoen informazioaren arabera.

Kondairaren arabera, Ptolemaiosek debekatu zuen Sostratosen izena dorrean azaltzea. Baina arkitektoak ondoko inskripzioa utzi zuen oinarrietako hormetan: Sostratosek, Dexiphanesen semea, Knidostarra, hau Jainko Sorosleei dedikatuta (edo eraikita), itsasoak zeharkatzen dituztenen izenean. Greziar inskripzio originala:

ΣΟΣΤΡΑΤΟΣ ΔΕΞΙΦΑΝΟΥ ΚΝΙΔΙΟΣ
ΤΟΙΣ ΘΕΟΙΣ ΣΩΤΕΡΣΙΝ
ΥΠΕΡ ΤΩΝ ΠΛΩΙΖΟΜΕΝΩΝ

euskaraz:

Sostratosek Dexiphanesenena (semea) Knidostarra
Jainko Sorosleei
itsasgizonentzako

Hitz hauek igeltso geruza baten azpian izkutaturik omen zeuden, Ptolemaios erregearen omenez idatziriko inskripzio baten gainean. Mendeak igaro ondoren, igeltsoa desegin zen, Sostratosen izena agerian azalduz.

Kolore argiko harrizko bloke handiekin eraikia, eraikina hiru ataletan eraiki zen: nukleo zentraldun oinplanu karratukoa azpian, oktogonala erdiko aldean eta zirkularra gaineko aldean. Gaineko ertzean ispilu bat, eguzki argia isladatzen zuena egunean zehar, sua berriz gauean. Alexandriako txanponetxeak egindako erromatar txanponetan ageri denez, triton baten estatua bana zegoen eraikuntzaren lau ertzetan. Era berean Poseidonen estatua egon zen dorrearen koroapen bezala erromatar garaian.

1303 eta 1323an gertatutako bi lurrikarek, larriki kaltetu zuten dorrea. Ibn Battuta arabiar bidaiariak adierazi zuenez, ez zen hondakinean sartzerik. 1480an, Egiptoko Qaitbay Sultanak gotorleku bat eraiki zuen dorrea zegoen kokagunean, dorrearen hondakinetako harriekin. Beren tamaina nabari handiagoagatik, Pharosko Itsasargiaren harriak erraz ezagutzen dira Qaitbey gotorlekuko harresietan.

[aldatu] Hainbat hizkuntzekiko eragina

Pharos, 'itsasargi' hitzaren jatorri etimologikoa bilakatu da, batez ere hizkuntza erromanikoetan, baita beste hainbat hizkuntzetan ere:

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Alexandriako Itsasargia

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -