.NET
Wikipedia(e)tik
.NET plataforma anitzeko eta lengoaia anitzeko Microsoft-en software garapen esparrua da, Internet proiektuaren ardatza dela.
Eduki-taula |
[aldatu] Sarrera
Geroz eta handiago bilakatzen ari diren web zerbitzuen negozioei erantzuna emateko Sun Microsystems-en Java plataformari lehia egiteko Microsoft-en proiektutzat har daiteke ere.
.NET plataforma Internet-eko azpiegitura osoa onartzen du, baita HTTP, XML eta SOAP ere. Web zerbitzuen inguruan aplikazioak sortzen ahalbidetzen du ere. Plataforma honekin batera Microsoft-en produktuetan informazioa gordetzeko XML formatua ezartzen da.
Plataforma anitza izateak zera esan nahi du: .NET plataforman eginiko aplikazioa bat, arkitektura desberdinetan egikari daiteke berriz konpilatu gabe baldin eta .NET framework lan eremua instalatu badu.
Kontuan izateko beste ezaugarri bat zera da: programazio-lengoaia desberdinekin programatutako kode atalak proiektu berean sartu daitezke aplikazio bat garatzeko, baldin eta kode atal hauek .NET-en eskakizunekin bateragarriak diren. Honela aplikazio bat Visual Basic.NET-en eta C#-en kodearekin osatuta egon daiteke.
Epe luzera Windows API-ak ordeztu nahi ditu .NET plataformarekin. Gainera sistema eragiletik bulego aplikaziotarainoko produktuak .NET plataforma oinarri izatea nahi du Microsoft-ek.
.NET lan esparrurako [[Microsoft Visual C#[[, [[Visual Basic.NET[[, Turbo Delphi for .NET, Visual C++, Microsoft Visual J#, Perl, Python, Fortran, ASP.NET , Cobol.NET, APL, Pascal, Eiffel, Haskell, ML, Oberon, Scheme eta SmallTalk programazio-lengoaiak ditugu.
[aldatu] .NET Plataformaren teknologiak
-
- Visual Studio .NET:
- .NET framework-en gainean aplikazioak exekutatzeko goi-mailako garapen esparrua eskaintzen du Visual Studio .NET-ek
-
- .NET Building Blocks zerbitzuak:
- Banatutako zerbitzu programagarriak dira. Internetetik edo enpresako sare lokaleko zerbitzari batetik ere deitua izan daiteke. .NET Building Blocks zerbitzuak SOAP protokoloa onartzen duen edozein plataformatatik atzi daitezke.
-
- .NET framework lan esparrua
-
- .NET plataformaren oinarria eta lan esparrua da. .NET-eko programazio-lengoaiak, lan-tresnak eta banatuko exekuzioko esparruan aplikazioak garatzea errazten duten zerbitzuak osatzen dute.
[aldatu] .NET Framework-en osagaiak
-
- .NET-ekin bateragarriak diren programazio-lengoaiak
- Lengoaiak exekutatzeko esparru oinarria CLR (Common Language Runtime)
- .NET oinarri klase liburutegia
- ADO.NET: Datuak y XML
- ASP.NET: Web formularioak eta Web zerbitzuak
- Erabiltzearen interfazea
[aldatu] Kanpo loturak
- Microsoft .NET
- Microsof-en .NET Framework
- .NET Framework-eko programazio-lengoaien zerrenda
- C#-rako ECMA araua
- CLI-rako ECMA araua
[aldatu] Ikus, gainera
- Visual Basic.NET
- .NET Framework
- Visual Studio.NET
- ASP.NET
- ADO.NET
- CLR
- .NET Show
- Oinarrizko klase liburutegia
- Programazio-lengoaia
- BASIC