Wikipedia:Urteurrenak
Wikipedia(e)tik
Urteurrenak Wikipediaren Azalean agertzen den informazio laukia da, uneko egunean ospatzen diren iraganeko gertakariak adierazteko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gaurko urteurrenak
- 1846 - Pio IX.a aita santu aukeratu zuten, historiako aitasantutza luzeena hasiz (San Petri kontuan izan gabe).
- 1963 - Valentina Tereshkova kosmonauta sobietarra (irudian) espazioratutako lehen emakumea bihurtu zen, Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1976 - Hego Afrikan, Johannesburgo hiriko Soweto auzoan gatazka handiak sortu ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- 2006 - Iruña-Veleiako aztarnategian ezagutzen diren euskarazko hitzik zaharrenak aurkitu zirela publiko egin zen.
[aldatu] Txantiloiak sortzeko edo berritzeko
[aldatu] Estilo gida
- Egun bakoitzak lau edo bost urteurren izango du, ez gehiago.
- Egun bakoitzak irudi txiki bat izango du:
- Irudi etzana bada, 110px zabal
- Irudi zuta bada, 90px zabal
- Urteurrenak aukeratzeko irizpideak:
- Garrantzi handikoak.
- Gutxienez bat Euskal Herriari edo euskal kulturari buruzkoa.
- Bat jazo berria eta besteak zaharragoak.
- Jaiotzak eta heriotzak saihestu, ahal den heinean.
- Idazkera:
- Erabili aditzak lehen aldian, lehen aldiko gertaerak baitira.
- Idatzi argi eta motz.
- Ez erabili esamolde edo gai iraingarririk.
[aldatu] Kodea
Kopiatu eta itsatsi laukiaren barruan dagoena.
Aldatu gorriz dagoena dakokion egunaren datuekin.
<noinclude><small>< [[Wikipedia:Urteurrenak/hilabetea]]</small></noinclude> <div style="font-size:90%">eguneko izenak (jaiak)</div> [[Irudi:irudia|90px|center]] * [[urtea]] - 1. urteurrena (zaharrena). * [[urtea]] - 2. urteurrena. * [[urtea]] - 3. urteurrena. * [[urtea]] - 4. urteurrena. * [[urtea]] - 5. urteurrena (berriena).<noinclude> <nowiki>[[Kategoria:kategoria]] [[Interwikiak:Txantiloiaren izenburua beste hizkuntzan]] </noinclude>