Kosmodromo
Wikipedia(e)tik
Kosmodromo edo Jaurtigune bat espaziontzi edota satelite artifizialak espaziora jaurtikitzeko gunea da. Izena jatorriz errusiar-sobietarra da, . Historiako lehena Baikonur izeneko Kazajstanen dagoena da, bertatik espazioratu ziren lehen gizona (Yuri Gagarin 1961)eta (Valentina Ternshkova 1963) emakumea, baita lehen satelite artifiziala (Sputnik 1957).
Beste kosmodromo ezaguna Kainaberal lurmuturrean dagoen EEBB-ko base espaziala dugu. NASAk zuzentzen ditu bertako ekintzak. Bertatik jaurti ziren lehen aldiz gizakia ilargira eraman duten (1969 Neil Amstrong) Apolo misioak ala nola Hubbel telespkopio orbitala.
Azkenik ESA (Agentzia Espazial Europarrak) bere jaurtiketak egiten dituen basea dugu, Kourou izenekoa Frantziar Guianan dago kokatua, bertatik jaurti dira Ariane koete seriea eta bertatik orbitaraziko dira Galileo satelite sareko tramankuluak.
Sobietar Batasunak izan zuen beste kosmodromorik, gaur egun Errusiak erabiltzen dituenak, hala ere gehienek ez dute gaur egun ia aktibitaterik eta Baikonurrek soilik dirau lehen mailako kosmodromo izaten, besteen artean nagusia Kapustin Yar delako dugu. SESB-k urpekarietatik ere objetuak orbitaratu zituen bere garaian harrigarria badirudi ere.
Beste nazio zenbaitek ere jaurti du satelite edo espaziountzirik, besteak beste, Japoniak, Txinak Gobiko basamortuan dagoen Jiukan kosmodromotik... India izan da bere sateliteak jaurtitzeko gaitasuna garatu duen azkenetarikoa.