Sumo
Wikipedia(e)tik
Sumoa (相撲, sumo) lehia kirol bat da, non bi aurkari borrokatzen diren area zirkular baten barruan. Kirolak japoniar jatorria du eta antzinako ohituren zati handia da.
Arauak sinpleak dira:
- Lurra hankekin soilik uki daiteke: gorputzaren beste edozein zatirekin ukitzen duen lehen borrokalariak galtzen du.
- Borroka-zirkulutik kanpo geratzen dena kaleratua da.
- Legez kanpoko teknikaren bat erabiltzen duen borrokalaria galtzailea da.
- Mawashia (borrokan erabiltzen den jantzi bakarra) galtzen duen borrokalaria kaleratua da.
Lehiek segundo banaka batzuk diraute, aurkarietako bat berehala bultzatzen baita zirkulutik kanpo. Hasi aurretik, erritual landu bat egiten dute, adibidez, gatza botaz eta flexio jakin batzuk eginez. Borrokalariak tamainaren arabera bereizten dira, gorputz mardula faktore erabakigarria baita.