Orhan Pamuk
Wikipedia(e)tik
Ferit Orhan Pamuk (Istanbul, 1952ko ekainaren 7a) gaur egungo turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa da.
2006an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen, horrelakorik lortzen bere hizkuntzazko eta bere herrialdeko lehenengo pertsona bihurtuz. Hiru urtez AEBetan bizi izan zen, zabaldu zenez, Armeniako genozidioaz berak esandakoagatik Turkian jasotako mehatxuak zirela eta: "Berriro esaten dut, ozen eta argi, milioi bat armeniar eta 30.000 kurdu hil zituztela Turkian.". Berak, ordea, hori ukatu eta arrazoi profesionalengatik egindakoari irakurketa politikoa eman nahi izan zaiola azaldu. Izan ere, jaio zenetik Istanbulgo auzo berean bizi izan da eta oraindik bizi da.
[aldatu] Bibliografia
- Cevdet Bey ve Oğulları (Cevdet Bey eta semeak), 1982
- Sessiz Ev (Etxe isila) , 1983
- Beyaz Kale (Gaztelu zuria), 1985
- Kara Kitap (Liburu beltza), 1990
- Gizli Yuz (Aurpegi sekretua), 1992
- Yeni Hayat (Bizitza berria), 1995
- Benim Adım Kırmızı (Gorria izena dut), 1998
- Öteki Renkler (Beste koloreak), 1999
- Kar (Elurra), 2002
- İstanbul: Hatıralar ve Şehir (Istanbul: Oroipenak eta hiria), 2003