Grande ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Grande ibaia Big Bend parkean. |
||||||
Kokapena | ||||||
Luzera | 3.034 km | |||||
Arroa | 607.965 km² | |||||
Emaria | 160 m³/s | |||||
Iturburua | San Juan mendiak | |||||
Ibai ahoa | Mexikoko golkoa |
Grande ibaia (Mexikon Río Bravo del Norte edo "Iparraldeko ibai basatia" eta Estatu Batuetan Rio Grande edo "Ibai handia") Ipar Amerikako 3.034 kilometrotako ibaia da.
[aldatu] Ibilbidea
Ibaiak Saguache konderriko San Juan mendietan (Koloradoko Mendi Harritsuetan) du bere iturria. Gero San Luis harana zeharkatzen du hegoalderantzako bidea hartuta Mexiko Berria arte. Hortik Texasko El Pasora doa. Hiri hartan 1848tik Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga egiten du. Texasko El Paso eta Chihuahuako Ciudad Juárezetik Mexikoko golkora doa, hortxe baitu bere bokalea.
Ibaiak zenbait nazioarteko bidegurutze ditu:
- Texasko El Paso eta Chihuahuako Ciudad Juárez artekoa.
- Texasko Laredo eta Tamaulipaseko Nuevo Laredo artekoa;
- Texasko McAllen-Hidalgo eta Tamaulipaseko Reynosa artekoa;
- Texasko Brownsville eta Tamaulipaseko Heroica Matamoros artekoa;
- Texasko Del Rio eta Coahuilako Ciudad Acuña artekoa; eta,
- Texasko Eagle Pass eta Coahuilako Piedras Negras artekoa.
[aldatu] Ibaiadarrak
- Pecos ibaia.
- Conchos ibaia.
- Sabinas ibaia.