Minbizi
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo sendagilearengana.
Minbizia, kantzer, mingaizto edo minjale, gaixotasun oldarkor eta hilgarria da. Agertzen da zelula batzuk modu ez antolatuan hazten direnean, gorputzari berari erasotuz. Hau gertatzeko, mutazio genetikoak gertatzen dira.
Eragileen artean, hainbat dugu, guztien buruan tabakoa.
Minbizia organo edo atal batean geratu daiteke. Bestela, gorputzaren beste leku batzuetara heda daiteke. Kasu horretan, metastasia izena hartzen du.
Onkologia da minbiziak tratatzen dituen espezialitate medikoa.
[aldatu] Estatistikak EAEn
1995etik 2003 arte Txagorritxun, Santiagon, Basurtun, Gurutzetan, Galdakaon eta Donostia Ospitalean jasotako datuen arabera, hauexek dira emaitza orokorrean EAEari dagokionez:
Zortzi urte horietan 69.411 kasu antzeman zituzten guztira Osakidetzako aipatutako ospitaleetan, horietatik 41.144 gizonezkoak eta 28.267 emakumezkoak. Adin tarteak kontuan harturik, gehienek 60-79 urte zituzten diagnostikoaren momentuan (35.000 pertsona baino gehiago), bereziki 70-74 urte (10.532 kasu) eta 65-69 urte (10.215 kasu).
Aparatuen arabera, guztira heste lodiko minbizia ohikoena izan zen 9.222 kasuekin, bigarrena birikakoa 8.088rekin eta hirugarrena bularrekoa 7.861rekin. Sexuaren arabera, emakumezkoengan bularrekoa (7.760), ugaltze-aparatuarenak (4.942) eta heste lodikoa (3.493). Gizonezkoengan, birikakoa (7.112), heste lodikoa (5.729) eta ugaltze-aparatuarenak (5.127).
[aldatu] Tratamendua
Tratamendu espezifikoa hiru bidetik etor daiteke:
Kasu terminaletan, gaixoak tratamendu espezifikorik ezin duenean hartu, tratamendu sintomatikoa baino ez du jasotzen, hil arteko tartea ahalik eta modurik hoberenean pasatzeko.