Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Miguel Primo de Rivera - Wikipedia, entziklopedia askea.

Miguel Primo de Rivera

Wikipedia(e)tik

Miguel Primo de Rivera y Orbaneja (Jerez de la Frontera, 1870eko urtarrilaren 8 - Paris, 1930eko martxoaren 16) militar, politikari eta diktadore espainiarra izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Miguel militar familia batean jaio zen:

  • Bere osaba bat Fernando Primo de Rivera y Sobremonte zen, lehenengo Estellako markesa (1831-1921), bigarren gerra karlistan ospe handia lortu zuena, Filipinetako gobernadore eta behin baino gehiagotan gerra ministroa.
  • Aitona Jose Primo de Rivera y Ortiz de Pinedo zen, Espainiako Independentzia Gerran aritutakoa eta ondoren Ameriketako independentzian ere bai. Hau ere ministro izan zen behin baino gehiagotan.
  • Berraitona, Rafael de Sobremonte, ere kargu handiak izandako gizona izan zen.
  • Anaia gaztea, berriz, Fernando Primo de Rivera y Orbaneja, 1921eko uztailean Annualeko hondamendian egin zuenagatik kondekoratua izan zen.

14 urte bete zituenean, Miguel militar akademian sartu zen eta, instrukzioa bukatu zuenean, Melillara destinatu zuten. Berehala hasi zen karguz igotzen eta Maroko, Kuba (1895-1897) eta Filipinetan (bere osaba Fernandorekin) izan zen.

1902an Casilda Sáenz de Herediarekin ezkondu zen eta 6 seme-alaba izan zituzten. 1908an koronel egin zuten eta, handik gutxira, alargun geratu zen, bere emazteak seigarren umea erditzerakoan, alegia.

1909an Afrikako Iparraldera destinatu zuten eta Marokoko Gerran hartu zuen parte. 1912an general egin zuten eta 1915ean penintsulara itzuli zen, Cadizeko gobernadore karguan.

Espainian Afrikan gehiago saiatu ala abandonatzearen alde eztabaida piztu zenean, harrigarria bada ere, Miguel Primo de Rivera abandonisten artean zegoen: Yo estimo, desde un punto de vista estratégico, que un soldado más allá del Estrecho, es perjudicial para España esan zuen.

Kargu handiak izaten jarraitu zuen, Valentzian, Madrilen eta Bartzelonan, besteak beste, baina hitz haiekin gobernuarekin egin zuen topo, Afrikan jarraitzearen aldekoa baitzen hau.

1922ko maiatzean Bartzelonara destinatu zuten eta hango krisi soziala bizi beharra izan zuen: terrorismo anarkista, nagusien pistolerismoa, nazionalismo katalana... eta Berrezarkuntza garaiko sistema bipartidista hondoa jota zegoen. Bartzelonako garaietan, Lligaren alderdi kontserbadorenen laguntza izan zuen, delikuentzia eta gizarte arazoak oso gogor tratatzen zituela-eta.

Egoera hau larriagoa zen militarren inguruan, batez ere, Annualeko hondamendia gertatu zenetik (Hantxe hil zitzaion Migueli anaia Fernando), erregeari ari baitziren erantzukizunak eskatzen. Horrela, armadak eta alderdi kontserbadoreenek lagundurik, eman zuen 1923ko irailaren 13ko estatu kolpea. Bertan behera geratu zen 1976ko konstituzioa, prentsa askatasuna bukatu zen, gobernua eta parlamentua desegin eta Direktorio Militar batek gidaturiko diktadura ezarri zuen.

[aldatu] Diktadura

[aldatu] Direktorio militarra

Alfontso XIII.aren eta Eliza, armada, patronala eta kontserbadore gehienen oniritziaz Primo de Rivera izan zen Direktorio Militarraren buru eta estatuaren botere guztien jabe egin zen. Hasiera batean, oposizioa hutsa izan zen, eraitsi zuen erregimena guztiz desprestigiatuta baitzegoen, jada. Kontu honetan, azpimarratzekoa da sozialisten jarrera, guztiz sumisoa eta kolaboratzailea.

Mussoliniren modelo faxistaren itxura bazuen ere, ez zen hain totalitarioa izan eta, batez ere, kontserbadorea izan zen.

1923-1925 bitartean anarkista eta komunistak jazartzeari eman zion, CNT legezkanpotuz eta sozialistengandik banandutako erradikal haiek erreprimituz. Kataluniako Mancomunitat ere ezdeusean utzi zuen eta katalanismoa jazarri zuen, gaztelera ez zen edozein hizkuntza jendaurrean erabiltzea debekatuz. Alderdi politikoak ezabatu zituen eta, alderdi bakarreko ereduari jarraituz, Unión Patriotica eraiki zuen. Protekzionismoa indartu zuen eta obra publiko galantak hasi zituen.

Agintera iritsi zenean, aurreko asmo abandonistak joan zitzaizkion erabat eta Marokon finkatzeari ekin zion. Alhucemaseko lehorreratzean arrakasta izugarria izan zuen eta Annualeko hondamendia ahazten hasi zen jendea. Frantsesekin bat eginda, Abd el-Krim suntsitzea lortu zuen eta horrek izugarrizko arrakasta eman zion Primo de Riverari.

[aldatu] Direktorio zibila

1925-1930 bitartean Direktorio Militarra bukatu eta Direktorio Zibilari eman zion bide. Konstituzio baten zirriborroa egiten eta guzti hasi ziren, baina diktaduraren aldekoen artean zatiketa nabarmena zegoen garai honetarako. Gainera, 1929ko crashak ez zion Espainiako egoera ekonomikoari onik egin eta inflazioa geldiezina zen.

Primo de Riveraren garai onak alde egin zuten eta erregeak ere ez zuen bere beharra ezinbestekoa ikusten. Oposizioa indartzen ari zen eta diktaduraren egunak azkenetan zeudela iragar zitekeen. Laster egingo zuten Donostiako Itunean, monarkia bera ere zalantzan jarriko zen.

1926an Sanjuanada gertatu zen; altxamenduak ez zuen ezer lortu, baina ezinegona begibistan zegoen. Azkenean, dimisioa aurkeztu zuen 1930eko urtarrilaren 28an eta Parisera erbesteratu zen, Alfontso XIII.ari bere ondorengo egokiak zeintzuk izan zitezkeen esan ondoren. Damaso Berenguer izango da bere ordea hartuko duena, diktablandari hasiera emanez.

6 aste geroago, 1930eko martxoaren 16an, erabat deprimiturik, Parisen hil zen diabetearen ondorioz.

[aldatu] Ondorengoak

Primo de Rivera eta Casildak 3 seme eta 3 alaba izan zituzten. Zaharrena Jose Antonio Primo de Rivera izan zen, Falange Españolaren sortzailea. 1936an, bera eta bere anaia gazteena, Fernando, 33 eta 28 urte zituztelarik, fusilatu zituzten errepublikarrek.

Etxeko titulu eta ohoreak, Francok Jose Antoniori hil ondorenean emandakoa barne, bigarren semearen eskuetara joan ziren, Miguel (1904-1964).

Diktadorearen alaba gazteenak ere, Pilar Primo de Riverak, politikan parte hartu zuen (1934-1977) eta Sección Femenina delakoaren buruzagi izan zen Frankismo garaian.

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com